Gipuzkoa mailako Emaus gune guztietan batera egingo du enkantea fundazioak; 200 objektu baino gehiago bildu ditu horretarako.
XVIIl. mendeko argizaiola da Irungo objekturik bereziena
Gipuzkoako Ganbara izeneko “objektu berezien” enkantea abiatu du Emaus Fundazioak Gabonetara begira. Irungo Ekocenterraren kasuan, “XVII. mendeko intxaurrondo zurez egindako argizaiola” da objekturik baliotsuena fundazioaren arabera. “Hildakoek bidea aurki dezaten piztuta mantentzean datza” argizaiola Emauseko kideek adierazi dutenez; “garai bateko kultu handiko objektua da Gipuzkoan”. Hala, hasierako prezioa enkantean 200 eurokoa izango da.
Horrez gain, fundazioak jakinarazi duenez, “Velosolex motor zahar batek edukiko du hasierako preziorik garestiena”. Motorraren prezioaren abiapuntua beraz 275 eurokoa izango da. Irungo enkantearen katalogoa ezagutzeko
Emausen webgunera jo dezakete interesatuek.
Enkantearen oinarriak ezagutu nahi dituzten lagunak
bertan sar daitezke (lotura gazteleraz).