Higerrek 3.000 euro zozkatuko ditu Gabonetako kanpainan
Elkarteko saltokietako erosleen artean txartelak banatuko dituzte eta 22an ezagutuko da irabazlea.
Hondarribiko Higer merkatarien elkarteak gabonetako erosketak egiteko kanpaina abiatu du. Hilaren 21a arte Higerreko saltokietan erosketak egiten dituenek, 3.000 euroko erosketa txeke baten zozketan parte hartuko dute.
Erosleei tiketak banatuko zaizkie eta 22an egingo den Gabonetako loteriaren sari nagusiarekin bat datorren zenbakiak irabaziko du zozketa. Saridunak, urtarrilaren 6a arte izango du Higerreko saltokietan txartel hori erabiltzeko, gehienez 300 euro gastatuta saltoki bakoitzean.