Euria eta izotza, uztartuta

Atzo iluntzean inauguratu zuten Irungo Udaleko ordezkariek eta merkatariek izotz gaineko irristatze pista Zabaltza plazan. Euria gogoz bota arren, txikiak eta ez hain txikiak bertan izan dira gaur goizean.

Urtarrilaren 11 arte egongo da izotz pista Zabaltza plazan

Urtarrilaren 11 arte egongo da izotz pista Zabaltza plazan

Gabonetako merkataritza kanpainaren harira izotz gaineko irristatze pista prestatu du Irungo Udalak aste honetan zehar. Atzo iluntzean inauguratu zuten pista udal eta merkataritza ordezkariak Zabaltza plazan egindako ekitaldian. Gaur goizean bestalde, txikiak eta ez hain txikiak bildu dira izotz pistan. Euria ez da oztopo izan eta gogoz gozatu dute izotz gainean irristatzeko aukerarekin. Hori horrela, izotz pista datorren urtarrilaren 11ra arte zabalik egongo da. 3 euroan finkatu dute prezioa 13 urte arteko gaztxoentzako eta 5 euroan, hortik aurrera. Ordubetez irristatzeko aukera ematen du sarrerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.