Los Panchos hirukotearen bolero doinuak entzungai bihar Amaian

Kantauriko Nazioarteko Bolero Topaketan parte hartzen ari da talde mexikarra. Disko berria aurkezteaz gain, hirukotearen sorreraren 70. urtemuga ospatzen ari dira.

Los Panchos hirukotea

Los Panchos hirukotea 70. urtemuga ospatzen ari da aurten

Bolero doinuek beteko dute biharko egunean Amaia Kultur Zentroa. Izan ere, antzokiko eszenatokira igoko da Los Panchos hirukote mexikarra Gaby Vargasen zuzendaritzapean hainbat bolero eskaintzeko asmoz. Kantauriko Nazioarteko Bolero Topaketan parte hartzen ari da taldea haren sorreraren 70. urtemugan. Eta bide batez, disko berria aurkezten ari dira mexikarrak. Emanaldia bihar izango da Amaia KZn, 20:00etan abiatuta. Sarreren prezioa 20 euroan finkatu dute eta internet bidez, Luis Marianoko turismo bulegoan eta Amaiaren leihatilan bertan eskura daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.