Irungo errepublikanoek Donostiako manifestazioarekin bat egin dute
Gipuzkoako elkarte errepublikano ezberdinek errepublikaren aldeko manifestazioa deitu dute Espainiako Konstituzio egunerako Donostian.
Gipuzkoako ideologia bereko elkarteek deitutako mobilizazioan parte hartuko duela jakitera eman du Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikanoak. Manifestazioa Espainiako Konstituzioaren egunean, larunbatarekin, deitu dute errepublikaren aldeko elkarteek Donostiako Boulevardetik abiatuta, 12:30ean.
“Bandera errepublikanoak eta ikurrinak” hartuta parte hartzeko eskatu du elkarteak, “monarkiaren aurkako jarrera erakusteko eta estatu forma demokratikoagoa eta justuagoa den errepublikari sostengua adierazteko”.