Iparralde etorbidean gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratu ziren 20 bat lagun ertzain-etxearen ondoko Gernikako Arbola parkean.
TASen elkarretaratzea Gernikako Arbolan
Igandean Iparralde etorbidean izandako eraso sexista salatzeko asmoarekin elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Txingudi Anti Sexista plataforma osatzen duten eragile eta elkarte ezberdinek.
Aski da! indarkeria sexistari ez lelopean 20 bat lagun elkartu ziren Gernikako Arbola parkean, ertzain-etxearen ondoan. Izan ere, ondoko biribilgunean eman zen genero erasoa iragan igandean eta ondorioz, 39 urteko gizon bat atxilo eraman zuen Ertzaintzak. Soilik EH Bilduren udal taldeak bat egin zuen deialdiarekin.