Inauterietako Batzordeko kideek gaur jakinarazi dute hiriaren mozorroa aukeratzeko bozketaren emaitza. Sei gairen artean bozkatzeko aukera egon da, eta boto gehien jaso dituena Ipuin klasikoak gaia izan da.
7.500 boto baino gehiago jaso dituztela dagoeneko zehaztu du Irungo Udalak; gehien bozkatutako proposamenak izango dira milioi eta erdi euro bereganatuko dutenak.
Irailean erosi zuen domeinua tokiko gobernuak eta gaurtik aurrera erabili daitekeela jakinarazi du.
Bertako bizilagun elkarteak 14. puntua "manipulatu" egin zutela salatu zuen asteazkenean eta horren ondorioz, ostegunean, alkatearen deia jaso zutela jakinarazi dute. Hala ere, atzerapenak "modu negatiboan" eragin duela eta, proposamena 2015eko Aurrekontu Orokorrean sartzeko eskaria egin diote udalari.
Andoni Ortuzarren hitzaldiaren harira izandako gertakarien harira, iritzia eman du Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleak taldeak.
TAO eta Pio XIIko lurrazpiko aparkalekua kudeatzeko lehiaketa abiatzea onartu du Irungo Udalbatzak. Uranzu kaleko espaloia zabaltzea, eta Panpinea eta Belaskoenea inguruan aparkalekuak egokitzea ere aurreikusi du udalak kreditu modifikazioaren bitartez. Horrez gain, Gizarte Ongizateko Aholku Kontseilua "irekitzea" ere onartu du udalbatzak.
Hurrak eta lapurrak animaziozko filmaren proiekzioa izango da igandean, hilak 30, Itsas Etxean, 18:00etan. Sarrerak 3 euro balio du.
Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.
Patata Tropikala antzerki taldeak Zapata gorriak haurrentzako obra taularatuko du larunbatean, hilak 29, Amute-Kostako Auzo Elkartean, 17:30etik aurrera. Neguko Jardunaldien barruko ekitaldia da, doan.