Hamarnaka lagunek parte hartu dute A25eko mobilizazioetan

Elkarretaratzera deitu zuen udalak atzokoan Zabaltza plazan, Axola zait sentsibilizazio gunean. Horren ondotik, TASek deitutako manifestazioak bestalde San Juan plazarainoko bidea egin zuen, bertan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako komunikatu bat irakurri eta kandelak piztuta bukaera eman zioten ekitaldiari.

Emakumeen ikurra kandelekin osatu zuten

Emakumeen ikurra kandelekin osatu zuten

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten atzokoan hamarnaka herritarrek Irunen. Batetik, hainbat lagun elkarretaratu ziren Zabaltza plazan, Irungo Udalak deituta. Bestetik, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak antolatutako manifestazioak ere herritar ugari erakarri zuen. Edonola ere, emakumeen aurkako indarkeriari ez, ahalik eta ozen esatea, izan zen atzoko mobilizazioetan parte hartu zuen lagun ororen helburua. Zabaltza plazan kokatutako Axola zait izenpeko sentsibilizazio gunean burutu zituzten atzoko mobilizazioak.TASek deitutako manifestazioa hala ere, San Juan plazan bukatu zen, Colon ibilbidea eta Kale Nagusia igaro ondotik. Behin udaletxe aurrean, testu bat irakurri eta kandelak piztu zituzten parte hartzaileek emakumeen ikurra osatuz. Ondokoa da atzoko egunaren argazki galeria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.