2014/11/26

Gabonetako Azoka egingo dute igandean Endanea Gardenen

Endanea Garden lore saltokiak Gabonetako azoka egingo du igande honetan, hilak 30, 10:00etatik 14:00etara. Gabonetan etxea nola apaindu eta Olentzerori zer eskatu erabakitzeko aukeraz gain, goiz pasa egiteko modua izango da, hainbat ekintza prestatuko baitituzte: haurrentzako makilaje tailerra, etxeko abereak, zuzeneko musika... ardo beroa eta konpota banatuko dituzte.

admin
Udalak antolatutako Euskararen Egunaren aurkezpena

'Euskara, plazara' lelopean ospatuko du Irungo Udalak Euskararen Eguna

Abenduaren 3arekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute hamaika lekutan. Horren harira, egitarau berezia prestatu du tokiko gobernuak.

Rebeka Parras

'Kolonbia ikusezina' dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida

Pausumediak, Mundubatek eta Gazte Xaiak antolatutako Bakea eta Giza Justiziaren Inguruko Prozesuak jardunaldien barruan, Unai Aranzadiren Colombia invisible dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 26an, asteazkena, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan. Ondoren, Misaek Antonio Rodriguez errefuxiatu kononbiarrarekin eztabaidatzeko aukera izango da.

admin

Azaroaren 25eko adierazpena ez sinatzeko arrazoiak eman ditu Bilduk

Azaroaren 25aren harira, Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen, Bildu ez beste alderdien sinadurarekin. Koalizioko zinegotziek testua ez onartzeko arrazoiak ematen dituzte honako testuan.

admin

Oroimena argazkilari

Haurtzaroko oroitzapenen bidez, Arantxa Urretabizkaiak 1947 eta 1960 arteko Donostiako giroa islatu du Zuri-beltzeko argazkiak liburuan.

admin

Herri kiroletako lehiarekin hasiko dira olinpiadak, larunbatean

Larunbatean, hilak 29, hasiko dira 2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadak. Laurak aldera iritsiko da lastargia Arrantzale auzora eta bertan izango da taldeen aurkezpena. Ondoren, herri kiroletako probak egingo dituzte.

Asier Perez-Karkamo

"Imajinatzen dut biziki emozionantea izanen dela kantu hauek azken aldikotz jotzea"

Willis Drummondek A ala B biraren azken kontzertua emango du ostiralean, eta denbora batez atseden hartuko du taldeak. Oarso Bidasoko HITZA Jurgi Ekiza abeslari eta gitarristarrekin egon da eta azken saioa Hondarribian egiteko arrazoia azaldu du: "Mundu honetan, eta batez ere Euskal Herrian, izaten ahal da ttipi eta mitikoa... Psilocybenea holakoa da guretako".

Asier Perez-Karkamo

Hamarnaka lagunek parte hartu dute A25eko mobilizazioetan

Elkarretaratzera deitu zuen udalak atzokoan Zabaltza plazan, Axola zait sentsibilizazio gunean. Horren ondotik, TASek deitutako manifestazioak bestalde San Juan plazarainoko bidea egin zuen, bertan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako komunikatu bat irakurri eta kandelak piztuta bukaera eman zioten ekitaldiari.

Rebeka Parras

Sare aurkeztuko dute ostiralean Lezon

https://www.youtube.com/watch?v=5KpAtzSSkYk

Oarso Bidasoko Hitza

Emakumeen kontrako indarkeria, ikusten dena eta ikusezina, salatu dute herrietako plazetan

Oarsoaldean eta Bidasoan elkarretaratzeak egin dituzte A25aren harira

Oarso Bidasoko Hitza

Fernando Etxepare Ametsa Abesbatzaren sortzailea ostiralean omenduko dute

Santiago kalearen eta Aixinxolua Ibilbidearen arteko biribilgune erdizirkularrean Etxepareren omenezko plaka jarriko dute haren heriotzaren bigarren urtemugan.

admin
Gehiago