Olinpiadetako webgunea, prest

Hondarribiko Herri Olinpiadetako atal berezia prestatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Bertan argitaratzen diren albisteak irakurtzen lehena izan nahi baduzu, harpidetu zaitez RSS bidez. Beste komunikabideek idatziko ez dutena irakurtzeko aukera izango duzu: probetako argazkiak, kronika serioak eta ez hain serioak, elkarrizketak, sailkapenak...

Hondarribiko Herri Olinpiadetako atal berezia prest du OARSO BIDASOKO HITZAk. Larunbatean hasiko dira olinpiadak eta bertan gertatzen den guztiaz informatuko du Hondarribiko HITZAk atal horretan. Momentuz, proben egutegia azaltzen da —publizitatearen azpian, erdiko zutabean—, eta lehen albistea ere sartuta dago, Elektropatxarangaren abesti berriaren ingurukoa. Iaz bezala, probetako argazkiak, kronika serioak eta ez hain serioak, elkarrizketak parte hartzaileekin, esklusiba mundialak, sailkapenak… Beste komunikabideek idatziko ez dutena irakurtzeko aukera izango da HITZAn. Irakurtzen lehena izan nahi baduzu, harpidetu zaitez RSS bidez; bestela, Hondarribiko Twitter kontua jarraitzen dutenek jasoko dute albisteen berri, eta Hondarribiko Hitzaren Facebook orrialdeko lagunek ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.