Abotsanitz Hondarribiko ezker abertzaleko taldeak neurri zehatzak eskatu dizkio udalari emakumeen kontrako bortizkeria gelditzeko. Salaketen kopuruak herrian gora egin duela salatu du —22 kasu 2013an, aurreko urtean baino 5 gehiago—, eta berdintasun teknikari bat eskatu (irakurri testu osoa behean). Abotsanitz genero indarkeriaren kontra
36 taldek, 500 kirolari inguruk parte hartuko dute 2014-2015eko Hondarribiko Herri Olinpiadetan, garai berriko bigarren jokoetan.
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte, Ergoien, Elizalde, Arragua eta Altzibarren.
Azken ipuin kontaketa saioa egingo dute asteazkenean, 18:15etik aurrera Andreonen
Futboleko nagusien bi taldeek emaitza onak lortu dituzte asteburuan. Lehen taldeak Oñatin berdindu du, Aloña Mendirekin (1-1) eta laugarren partida du jarraian galdu gabe. Eta Preferenteko taldeak Mundarro menderatu (1-0) eta sailkapeneko azken postua utzi du. Hondarribia Eskubaloiak ez du zorte bera izan eta azkenaren kantxan galdu zuen larunbatean (26-24).
"Gaitzespen irmoa" agerian utzi nahi izan dute adierazpena sinatu duten alderdiak, emakumeen aurkako indarkeria "haurtzaroan hasi eta euren bizitza oso zehar" ahalbidetzen duen sistemaren aurkako jarrera erakutsiz.
Labakaz gain, Nerea Ibarzabal eta Maider Arregik pilatu zituzten puntu gehien lehen kanporaketan. Abenduaren 8an Niessenen jokatuko duten finalean parte hartuko dute.
530 lagunek entzun zuten joan den astean HITZAren webgunean Hondarribiko Elektropatxarangak herri olinpiadetarako grabatu duen abesti berria. Entzun abestia
Harpidedunen artean zozketa egingo du ostegunean. Parte hartzeko 943 34 03 30 zenbakira deitu, posta elektronikoz idatzi, edo webguneko Zozketak atalean sartu behar da, datu pertsonalak eta harpidedun kodea adieraziz.
Magia potagia izenburuko saioa eskainiko du andaluziarrak hilaren 29an, larunbatarekin. Consuelo Lorgia igarle telepatikoaren laguntza jasoko du Tamarizek ohiko magia eta ilusionismo saioa osatzeko.
Azaroaren 22tik 30era bitartean garatzen ari dira kanpaina Europa osoan. Irungo EkoCenterrak bi modutan parte hartuko du iniziatiban: batetik, dendan egunero berrerabilpenera bideratutako artikuluak pisatu eta horrek suposatzen duen baliabide aurrezpena kalkulatuko dute; bestetik, berrerabilpenaren bidez saihestutako CO2 kopurua zenbatzeko on line kalkulagailua eskuragarri jarri dute.
Koalizioak testu bat adostu nahi zuen gainontzeko alderdiekin baina lortu ez eta idatzi hori blogean argitaratu du.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, Hondarribiko Udalak "bere gaitzespen irmoa" adierazi du, Bilduk ez gainontzeko alderdiek onartutako adierazpen instituzional baten bidez. Azaroak 25. Adierazpena
Koalizio abertzaleak adierazpen instituzionala "berdintasun lan batzordean" lantzearen aldeko proposamena egin ondoren, erantzun ezberdinak jaso dituela onartu arren "horien artean gehien harritu izan gaituena hurrengoa da: 'adierazpen hauek instituzionalak dira eta ez sozialak'".
Hondarribiko Herri Olinpiadetako atal berezia prestatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Bertan argitaratzen diren albisteak irakurtzen lehena izan nahi baduzu, harpidetu zaitez RSS bidez. Beste komunikabideek idatziko ez dutena irakurtzeko aukera izango duzu: probetako argazkiak, kronika serioak eta ez hain serioak, elkarrizketak, sailkapenak...