'Mongoliako sarkofago izoztua'-k irabazi du 2014ko Ficab jaialdia

Larunbatean egin zuten jaialdiko antolatzaileek sari banaketa Oiasso Erromatar Museoan; Frantzian egindako bi ikus-entzunezko eta AEBetan ekoiztutako beste bat izendatu dituzte Bidasoko XIV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren irabazle.

Bukaerara iritsi da 2014. urteko Bidasoko XIV. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Larunbatean egin zuten sari banaketa Oiasso Erromatar Museoan eta Frantzian ekoiztutako bi film eta Amerikako Estatu Batuetan (AEB) egindako beste bat aukeratu zituen epaimahaiak aurtengo zinemaldiaren irabazle. Hori horrela, Mongoliako sarkofago izoztua filmak jaialdiaren Sari Nagusia eskuratu zuen. Publikoaren Sari Nagusia bestalde, Arto jainkoaren dantza ikus-entzunezkoarentzat izan zen. Azkenik, Arles-Rhone 3: Ibaitik museora film dokumentalak zientzia dibulgazioaren Arkeolan Saria irabazi zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.