Gaur hasiko dira Oiartzunen A25aren harirako jarduerak

Bideoforuma egingo dute Abaraxkan. Bihartik 28ra Haurtzaroko ikasleen muralak jarrita egongo dira udaletxean. A25ean, elkarretaratzea plazan.

17:30ean, eta ludotekan, bideoforuma egingo dute Oiartzunen Azaroaren 25aren gaineko lanketarekin hasteko herrian. A25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, aurten, asteartearekin iritsi dena. Bideoforum horretan Mujeres del Cairo lana emango dute. Gainerako ekitaldiak honakoak dira, denak Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuak: Bihar (larunbata)
  • 16:30ean, Tratu onerako jolasak haurrentzako, Abaraxkak antolatua, ludotekan.
  • 17:00etan, udaletxeko pleno aretoan, Jolasa eta sexismoa hitzaldia, Abaraxkak antolatua. Guraso eta hezitzaileentzako da.
Hilak 24 (astelehena)
  • 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan, Lur Korta ipuin kontalariak 3-6 adin tarteko haurrentzat ipuinak kontatuko ditu.
Azaroaren 25a (asteartea)
  • 19:00etan, elkarretaratzea plazan, Emakumeon aurkako indarkeriak mila aurpegi, milaka erantzun leloarekin.
Hilak 28 (ostirala)
  • 18:00etan, Eskola Feminista: Maitasunetik eta maitasunez iraultza: maitasun erromantikoa arrakalatzen.
Hilaren 22tik 28ra
  • Udaletxeko areto nagusian, Haurtzaroko ikasleen muralen erakusketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.