2014/11/21

Emigrazioko eraikina konponduko duela dio Espainiako Gobernuak

Errehabilitazio proiektua diseinatzeko eskaria egingo duela adierazi du Madrilek; San Migeleko bizilagunek eta Irungo Udalak eraikina atontzeko eskaria hainbat aldiz egingo diote Espainiako Gobernuari.

admin
Mintzodromoaren aurkezpena

Mintzodromoa antolatu du Sareuskak abenduaren 3rako

Euskararen Egunerako finkatu du Sareuskak hitzordua, Estitxu Fernandezen gidaritzapean. Hego Lapurdiko Elkargoak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidasoa Mugaz Gaindiko Partzuergoak osatzen dute sarea.

Rebeka Parras

Kalean Kantuz, igandean

Igande honetan, hilak 23, euskal abestien zaleek galdu ezinezko zita dute Hondarribiko Damarri plazatxoan, Zumardiaren parean, 12:00etan hasiko den Kalean Kantuz egitasmoko saioan. Ohi bezala, inguratzen direnei abestuko diren kanten letrak dituzten orriak banatuko zaizkie. Saioa amaituta, bazkaria egingo dute Klink Elkartean.

admin

Martuteneko espetxearen aurrean Melli askatzeko eskatuko dute bihar

Herritar guztiak deitu dituzte bihar espetxe aurrean egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera.

admin
Alarde Parekideari bizkarra ematen

Jose Antonio Santano: "Alardea ulertzeko bi modu daude; ez dago gatazkarik"

Irungo alkatea alardeaz mintzatu da gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta.

admin

Txiste grafikoen sari banaketa eta erakusketa ixtea, larunbatean

Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa egingo dute larunbatean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 12:30ean.

admin

Errigoraren 906 saski saldu dira Oarsoaldean eta Bidasoan

Euskal Herri osoan 12.000 saski saldu dira, 151.000 euro bideratuz Nafarroako Erriberako euskalgintzara.

Oarso Bidasoko Hitza

Gaur hasiko dira Oiartzunen A25aren harirako jarduerak

Bideoforuma egingo dute Abaraxkan. Bihartik 28ra Haurtzaroko ikasleen muralak jarrita egongo dira udaletxean. A25ean, elkarretaratzea plazan.

admin
Azaroaren 19ko plenoa

Zuloaga Etxea handitzeko, 1,21 milioi

Alderdi guztiek, EH Bilduk ezik, aurrera egin dute Zuloaga Etxea handitzeko mahai gainean jarritako proposamenarekin.

admin
Komiki Hamabostaldiaren aurkezpena

'Euskadi fantastikoa' erakusketak Komiki Hamabostaldiari hasiera emango dio

Dei Gaztelumendi oiartzuarraren erakusketaz gain, mahai jokoak, Magic torneoa, bideojoko lehiaketa, komigintzan hasteko tailerrak eta beste hainbat jarduera izango dira Irunen.

Rebeka Parras

"Gestio ekonomiko arduratsuaren" bidean, "aurrekontu orekatuak" aurkeztuko ditu gobernu taldeak

Aurrekontu proposamenaren aurrean "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdiei.

admin

Euskarazko ardo dastatzea antolatu dute euskaltegiek

Oarsoaldeako Euskara Zerbitzuak, Pasaiako eta Errenteria-Oreretako udal euskaltegiekin eta AEkrekin elkarlanean, antolatu dute dastatzea. Datorren ostegunean, hilaren 27an, izango da, 18:00etatik aurrera. Parte hartzeko mezu bat bidali beharko dute interesdunek Errenteriako Udal Euskaltegiaren helbide elektronikora, hilaren 25a baino lehen.

Oarso Bidasoko Hitza

Ikuska azken txanpan sartu da

Gaur proiektatuko dituzte lehiaketarako azken film laburrak; bihar arratsean jakinaraziko dituzte irabazleak.

admin

Euskarazko jostailu berrienen azoka txikia egingo dute gaur Oiartzunen

17:30etik 19:30era, jostaili horiek probatzeko aukera izango dute. 3 urtetik gor dauzkaten gurasoentzako zuzenduta dago jarduera.

admin
Gehiago