Gabonetarako hilabete falta arren, kontsumoa sustatzeko kanpaina abiatu dute merkatariek; "irundarrak beren hirian kontsumitzera" gonbidatu nahi dituzte era horretan.
Sabino Arana Fundazioak eta Europako Demokraten Institutuak antolatu dute gaurko mintegia
Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra 15:00ak inguruan atxilotu dute, Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak atxilotu du. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Niessenen eta beste bat larunbatean Martuteneko espetxearen aurrean.
Hondarribiko Emeki emakume elkarteak antolatu du eta Coral Heras berdintasuneko teknikariak emango ditu jardunaldiak.
Musikarien zaindari gorazarre egingo diote igandean Euskal Herri osoan, baita Hondarribian ere. Herriko kaleetan barrena ibiliko dira musikariak eta abesbatzak. Besteak beste, txistularien kalejira izango da 11:00etan eta 12:30ean meza parrokian, Santa Zeziliaren omenez. Txistulariak eta elizako abesbatza elkarrekin ariko dira tenpluan.
Aurkeztutako lanen erakusketa dago Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta bertan sarituko dituzte lanik onenak, larunbat eguerdian.
Kultur Etxean egingo dute aurkezpena, eta egitura nazionaleko bi kidek parte hartuko dute. Herritarren sarea osatu nahi du Sarek, dispertsioarekin bukatzeko. Presoak hurbiltzea eta libre beharko luketenak askatzea dira gertueneko helburuak.
Parte hartze prozesuaren bigarren eta azken bilera hilaren 29an egingo du udalak San Pedro Pysbeko bizilagunekin.
El abertzalismo virtual, modelo de gestión del PNV liburuan EAJren ibilbidea aztertzen du, ikuspegi kritikoz. 19:30ean hasiko da hitzaldia.
Euskararen erabilera areagotzeko, eta horrek ematen duen balio erantsiaz herritarrak ohartarazteko kanpaina abian jarriko dute herrian.
Presoen gaia Zu ikusteko bidean liburuan landu eta gero, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak euskal iheslarien esperientzia kontatu nahi du, Josu Trueba lankidearekin batera. Alde egindakoak detektatu, haiekin bizitzera joan, eta idatziz, bideoa eta azgazkiz kontatzeko asmoa dute. Crowfunding kanpaina egin dute lanean hasteko.