Oarsoaldeko talde feministek deitu dute elkarretaratzea, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren barruan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan bilduko dira, 19:00etan. Egun horren harira beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.
"Berrikuntzaren" eta "nazioartekotzearen aldeko apustua" egiteagatik Irun Ekintzak 2014 sariak eman dizkie epaimahaiak; 12 proiektu aurkeztu ziren denera lehiaketara.
Azaroaren 29an hasiko dira 2014-2015eko herri olinpiadak. 400 partaide baino gehiago izango dira lehian eta haien omenez, Olinpiadak abestia grabatu du Hondarribiko Elektropatxarangak. Sartu albistean eta entzun.
El abertzalismo virtual, modelo de gestión del PNV liburuak EAJren ibilbidea begi kritikoz aztertzen du. Bihar aurkeztuko du Hondarribian, 19:30ean.
San Martin gastronomoen patroia ospatzeko helburuarekin prestatu dute babarrun jatea Ramuntxo Trinkete Clubeko kideek.
Bihar, Gari Garaialde argazkilariari egindako elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, edizio digitalean. Euskal iheslarien inguruko lana egiten hasi da Josu Trueba lankidearekin. Kaxa hutsak du izena, eta helburu hori dute, hutsunea betetzea, iheslari politikoen eguneroko bizipenak ezagutaraztea. http://vimeo.com/110132725