Musikalean egitasmoan parte hartuko dute zazpigarren urtez, Santa Zezilia Eguna dela eta. Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatu du, eta guztira 50 eskolak eta 1.800 ikaslek hartuko dute parte.
Abenduaren 20ra arte egongo da piztuta. Jai giroan piztuko dute: Abaraxka Ibiltariaren kalejira, Haurtzaroko trikitilariak, bideo emanaldia, talo tailerra haurrentzat, toberajoleak eta bertsolariak izango dira Arditurrin. Gaztaina eta sagardorik ez da faltako.
Bere zuzendaritzapean aritutako hainbat abeslari elkartu dira, Begirada Urdina abesbatza sortu dute eta kontzertu berezia antolatu dute larunbaterako, hilaren 15erako. Zortzi abesti entzungo dira, bost omenaldirako propio sortuak, horietatik bat Bustorena, Salve .