Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bere omenaldian ere zuzendari izango da Javi Busto

Larunbatean konpositore hondarribiarra omenduko dute parrokian. Bere zuzendaritzapean aritutako hainbat abeslari elkartu dira, Mirada Azul abesbatza sortu dute eta kontzertu berezia antolatu dute. Zortzi abesti entzungo dira, bost omenaldirako propio sortuak, horietatik bat Bustorena, Salve .

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/12
Xatz korua zuzentzen, 25. urteurreneko entsegu batean

Xatz korua zuzentzen, 25. urteurreneko entsegu batean

Javi Busto konpositore hondarribiarrari omenaldia egingo diote larunbatean Alde Zaharreko eliz parrokian, 20:00etan. Arrazoi askorengatik kontzertu berezia izango da, Busto omentzeko balioko duelako, horretarako berak zuzendutako abesbatzetako kideak elkartu direlako, eta entzungo diren zortzi konposizioetatik bost egun horretan bakarrik entzungo direlako: Hitzak (Eva Ugalde), Maiteagoak (Xabier Sarasola), Pater Noster (Junkal Guerrero), Ubi caritas et amor (Josu Elberdin) eta Javi Bustoren beraren Salve kanta. Horiez gain, Bustoren beste hiru konposizio kantatuko dituzte, Tres nanas cántabras, Ez nau izutzen elhurrak eta Misa San Francisco Javier. Begirada Urdina abesbatzak kantatuko du larunbat arratsean Kale Nagusiko tenpluan. Egun horretarako propio sortutako taldea da Begirada Urdina, Kanta Cantorum Koruko emakume abeslari batzuk eta egungo KUP Taldean abesten dute zenbait gizonek osatzen dutena, Hondarribia Ametsetan disko koralean parte hartutakoak. Bost lagun ariko dira taldea zuzentzen, pieza bakoitza bere konpositoreak zuzenduko baitu. Hala, omenduak emango du emanaldiaren zati handiena atrilean. Musikari afizioz, eta medikua lanbidez —Lezon ari zen lanean—, iaz jubilatu zen Busto, eta orduan hasi zen bera omentzeko ideia gauzatzen. Musika koraleko izen handiak aritu dira larunbateko omenaldia prestatzen, hondarribiarra oso gertutik ezagutzeko aukera izan dutenak: Moira Ceberio, Josu Elberdin, Junkal Guerrero, Aitor Imaz, Xabier Sarasola, Eva Ugalde eta Bustoren emaztea, Maria Luisa Maruchi Vega. Antolatzaileen hitzetan, “bere konposizio koralek ereduak hautsi dituzte, bai difusioari dagokionez, baita salmentetan ere. Bere ibilbide luzean zehar zuzendu dituen abesbatzek mundu osoan zehar bidaiatu dute, euskal musika korala maila gorenera eramanez”. Besteak beste, Bustok Eskifaia abesbatza sortu zuen emaztearekin 1978an, eta hamasei urtez zuzendari jardun zuen. Tarte horretan, bere pieza ezagunena konposatu zuen, Ave María (1984), 50.000 kopia saldu dituena. Eskifaia utzi eta gero emakumeen Kanta Cantemus Korua sortu zuen, eta ondoren JB Korua, Kanta Cantemuseko kide batzuekin.
Javi Busto, Donostiko Orfeoiaren saria jaso zuenean

Busto, orfeoiaren saria jaso zuenean

Eskifaia nahiz Kanta Cantemusekin sari asko irabazi zituen Bustok, eta banakako aipamen bereziak ere izan ditu bere ibilbide luzean zehar, hala nola, Hondarribia Hiriko Urrezko Intsignia (1999 urtean), edota ibilbide oso bati Donostiako Orfeoia-Euskal Herriko Unibertsitatea saria (2012an). Medikuntza utzi eta gero ez du baztertu musika zaletasuna. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako epaimahai buru da eta aurten bertan, urtarrilean, Aqua Lauda emakumeen abesbatza sortu du. Omenaldia eta gero, liburua Hil gutxi barru, Javi Bustori buruzko biografia baimendua argitaratuko dute. Elena Gonzalez Correcher filologo eta koralista ari da idazten eta Bustorekin harremanetan dago duela hiru urtetik horretarako. Gonzalezen hitzetan, hondarribiarraren “ibilbide humano eta musikala” jasoko du liburuak, eta “pasarte nobelatuagoak eta konpositorearen eta idazlearen arteko elkarrizketak, edo konpositorearen hitzetan jarritakoak” uztartuko ditu. Liburuarekin, “eredu eta erreferente izan den konpositorearen pasioz beteriko bizitza balorean jarri” nahi du Gonzalezek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.