Larunbatean konpositore hondarribiarra omenduko dute parrokian. Bere zuzendaritzapean aritutako hainbat abeslari elkartu dira, Mirada Azul abesbatza sortu dute eta kontzertu berezia antolatu dute. Zortzi abesti entzungo dira, bost omenaldirako propio sortuak, horietatik bat Bustorena, Salve .
Jeltzaleen arabera, Erdiguneko kale batzuetako bizilagunak kexatu egin dira usain txarrengatik. Sare saneamenduaren "mantenu eta garbiketa ezari" egotzi diote.
EH Bilduren eskariz, alardearen gainean udal gobernuak duen ikuspegia azalduko du.
Peter Roberts mimoak alkoholaren gehiegizko kontsumoaren arriskuen gaineko ikuskizuna eskaini die herriko DBHko ikasleei, Kultur Etxean.