
Amaia KZn, Ficoban eta Donostiako Aquariumean izango dira proiekzioak azaroaren 14tik 21era bitartean; hilaren 22an aldiz, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan. Sarrerak debalde izango dira eta aurten lehen aldiz, Australian eta Malasian ekoiztutako ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango da.

Futboleko lehen taldeak berdinketa lortu du Elgoibarren eta bi partida darama galdu gabe. Kadeteetan, neskek ligako lehen garaipena lortu dute Andoainen. Eskubaloian, ordea, kadeteek eman dute poz bakarra; lehen taldeak Iruñean galdu du Anaitasuna indartsuaren kontra.

Ara es l’hora. Erabakitze eskubidearen alde leloarekin, Hondarribiko EH Bilduk Kataluniako galdeketaren aldeko elkarretaratzea burutu zuen atzo, igandez, San Pedro kalean. 60 pertsona batu ziren ekitaldira eta Katalunian egindako galdeketari babesa agertzeaz gain, herri guztien erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

Ingurumen departamentuak jakinarazi duenez, lau egunez bilduko dira inplikatu guztiak 2014-2025 plan berrirako nondik norakoak zehazteko. 18:30ean izango dira bilkurak, Irun Factory-n.

Hondarribia Lantzen erakundeko kontseiluan hartu dute erabakia.