Agenda 21 adosteko bilerak gaurtik ostegunera bitartean egingo dituzte

Ingurumen departamentuak jakinarazi duenez, lau egunez bilduko dira inplikatu guztiak 2014-2025 plan berrirako nondik norakoak zehazteko. 18:30ean izango dira bilkurak, Irun Factory-n.

2014-2025 Tokiko Agenda 21 berria zehazteko bilerak deitu ditu Irungo Udalaren Ingurumen departamentuak astelehenetik ostegunera, egunero, Irun Factory-n 18:30ean abiatuta. Hainbat eragilerekin adostu nahi du plan berria tokiko gobernuak, hala nola, hiriko elkarte ezberdinak, alderdi politikoak, hezkuntza komunitatea, talde ekologistak eta sindikatuak. Denera, lau mahai eratuko dituzte eta horietako bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko dute: Gaur arratsaldean Gizarte eta ekonomia garapena izango da gaia; bihar, Mugikortasuna; etzi, Ingurumen bektoreak eta medio naturala; eta ostegunean, Euskara, kultura, hezkuntza eta kirolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.