Amaia KZn, Ficoban eta Donostiako Aquariumean izango dira proiekzioak azaroaren 14tik 21era bitartean; hilaren 22an aldiz, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan. Sarrerak debalde izango dira eta aurten lehen aldiz, Australian eta Malasian ekoiztutako ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango da.

‘Antzinako burdinaren bila’ lanaren fotograma bat. Irudia: Teknolopolis
Bidasoko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) XIV. ekitaldiari helduko diote azaroaren 14tik 21era bitartean. Sei jardunaldi eta 19 ikus-entzunezko izango dira denera. Proiekzioak Amaia KZn, Ficoban eta Donostiako Aquariumean egingo dituzte eta sari banaketa azaroaren 22an egingo dute Oiasso Erromatar Museoan.
Hori horrela, jardunaldi bakoitzak gai ezberdin bat jorratuko du. Hala, ostiralean hilaren 14an
Urpeko arkeologia nagusituko da; astelehenean hilaren 17an
Lurra populatuz; hilaren 18an
Jainkoak eta mitoak; hilaren 19an
Iraganaldiko aktibistak; hilaren 20an
Babestu dezagun ondarea; eta azkena
Zientzia begi bistan izango da.
Aurten gainera Australiako eta Malasiako bi ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da lehen aldiz Ficab jaialdiaren barruan. Horrez gain, Alemanian, Frantzian, Amerikako Estatu Batuetan, Polonian, Mexikon, Austrian, Espainian, Euskal Herrian eta Italian ekoiztutako filmak ere izango dira lehiaketan.
Hala, Euskal Herria ordezkatuko duen ikus-entzunezko bakarra izango da jaialdian, Begoña Zubiak zuzendutako
Antzinako burdinaren bila lanari esker. Ikus-entzunezkoa Elhuyar fundazioak ekoiztu du
Teknopolis ETBko saiorako.
Azkenik, sari banaketarekin batera Kamerata Oiasso sortu berri duten soka orkestrak emanaldia eskainiko du Oiasson, 20:00etan hasita. Musikari profesionalak dira denak eta Raffaela Acellaren zuzendaritzapean ariko dira.
Egitarau osoa atxikitako dokumentuan ikus daiteke.
XIV. Zinemaldi Arkeologiakoaren egitaraua