Igandeko lasterketaren berri zehatz izateko informazio orokorra, aholkuak, korrikalarien iritziak eta bestelakoak bildu diru Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariak. Ondoko PDFa jaitsita ikus daiteke dena.
Etzi izango da Behobia-Donostia lasterketaren 50. edizioa. Karrera horrek erro sakonak ditu Bidasoan eta Oarsoaldean, besteak beste bertako milaka korrikalarik parte hartzen dutelako, ibilbidearen hiru laurdena bi eskualdeetatik pasatzen delako, eta ikusleak ere milaka izaten direlako Irun, Gaintxurizketa, Lezo, Oiartzun, Errenteria-Orereta eta Pasaia arteko ibilbidean.
OARSO BIDASOKO HITZA-k horiek guztiak bildu nahi izan ditu zortzi orriko gehigarri berezian: datu orokorrak, aholkuak, korrikalarien iritziak, Jon Elkano entrenatzaile pertsonal eta korrikalariaren aholkuak, Oarso Bidasoko korrikalarien azken urteetako emaitzak… Denetik dago. Ondoko PDFa jaitsita irakur daiteke oso-osorik gehigarri hori.
Behobia-Donostia 2014 gehigarria