Beti Gazteren kontra 1-0 irabazi du, Oliveriren gol batekin, eta sailkapeneko azken postua utzi du. Datorren astean Elgoibarren kontra jokatuko du taldeak, kanpoan.
Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.
Gatazka gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko ardura exijitu dio Espainiako gobernuari. Manifestazioa egingo dute 19:30etik aurrera, Tomas Elgorriaga estraditatu ez dezaten eskatzeko.
Alde batetik neurri sozialak babestea, eta, bestetik,
Gaurtik hasita eta ostiralera arte eman dezakete izena interesatuek. Gaur arratsaldean programaren xehetasunak azalduko dituzte gaurkoan Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren auditorioan, 18:30ean abiatuta.
Urteko azken irteera egingo dute Giriziako kideek. Hiru orduko ibilaldiaren ondoren, bazkaria upategi batean egingo dute.
Ostegunetik larunbatera, Niessengo zinemetan 19:30etik aurrera, film laburrak ikusteko aukera izango da, dohainik. Sari banaketa igandean egingo dute.
Hondarribiko Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak elkartasuna adierazi dio Tomas Elgorriagari eta astelehen arratsaldean Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean San Pedro kaletik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu du. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Azeri elkartearen paretik.
Manifestazioa egingo dute astelehenean 19:30ean San Pedro kaletik abiatuta. Asteburuan elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Hondarribian.
Urdanibia plazaren eta Ospitale Zaharraren inguruko eraberritze lanak medio, Mirarietako Ama Birjina kalearen eta kaperaren artean sor daitekeen puntu ilun baten aurrean neurriak hartu ditu udalak.
2012an ikusi zuten beste bale konkordun bat gure kostaldetik gertu, Donostian.
Hamar kilometroko ibilbide mistoa egiten azkarrenak izan dira. Larunbatean urtea bete zen Talaia bidean entrenatzen ari zela Beñat Elzo kirolaria hil zela, eta haren lagunek antolatu dute proba. Bildutako dirua Sanfilippo gaitzaren ikerketarako izango da.
I. Beñat Elzo Mendi Lasterketarekin batera, 1,5 kilometroko familien lasterketa egin zuten larunbatean Hondarribiko kirol kaian. 700 herritar parte hartzen eta beste zientoka batzuk korrikalariak animatzen, giro ezinhobea bizitu zen eta antolatzaileek diru asko bildu zuten Sanfilippo gaitzaren ikerketan laguntzeko.