Saharako haurrak eta El Watan elkartea, xanistebanetako soka dantzako gonbidatuak
Oiartzungo etxeetan uda pasatzen ari diren Saharako zortzi haurrak, eta El Watan elkartea izango dira aurten gonbidatuak xanistebanetako txupinazoaren atariko soka dantzan. Soka dantza udal zinegotziek dantzatu ohi dute, herriari eskainia, jaiak hasi aurretik. 1994an hasi ziren soka dantza egiten.
Saharako haurrak jada dantza ikasten ari dira, hortaz, dena ondo aterako da abuztuaren 2ko 19:30etik aurrera, zortzi haur horien lanari dagokionez behintzat.
El Watan elkarteari dagokionez, 11 urte dira udalaren laguntzarekin eta herriko familiekin elkarlanean Tindufeko errefuxiatu gunean bizi diren haur sahararrak herrira ekartzen dituela, Oporrak Bakean egitasmoaren barruan.