Santa Ana Eguna, oparoa Donibanen
Donibaneren goialdean, mendi aldera, bada Santa Ana ermita izenekoa. Horren ondoan dago erromesentzako aterpetxea. Urtean zehar, eta Santio Jaietan bereziki, meza nagusia egiten dute bertan. Festetakoa gaur izan da, Santa Ana Egunekoa. Eliza bete-bete egin da. Hori izan da gaur Donibaneko jaien barruko lehen ekitaldia. Noski, badira gehiago
Donibaneren goialdean, mendi aldera, bada Santa Ana ermita izenekoa. Horren ondoan dago erromesentzako aterpetxea. Urtean zehar, eta Santio Jaietan bereziki, meza nagusia egiten dute bertan. Festetakoa gaur izan da, Santa Ana Egunekoa. Eliza bete-bete egin da. Hori izan da gaur Donibaneko jaien barruko lehen ekitaldia. Noski, badira gehiago.
Plazak jaso du mezaren ondoren festen erdigune izateko ardura. Marmitako usaina hartu du 11:00etatik aurrera, plater horren XII. lehiaketa abian jarri baita, bost bikoterekin suen artean. Batzuk eskarmentu handiarekin, besteak apalago, baina denek nahi izan dute marmitako onena egin. Ondoren herritarrek jan dute sukaldatutakoa.
Horren ondoren, adinekoek izerdia bota dute. Jokoak egin dituzte taldeka eta auzoka —bai, Donibanen txikia izan arren, auzoak ere badaude—. Talde bakoitza bere koloreko zapiarekin hasi da saskibaloira, arrautz jokora, edo tenis antzekora jokatzen. A zer sasoia duten Donibaneko adinekoek, alajaina!
Bazkaria gazteena izan da. Plazan egin dute, eta ondoren balsen jaitsiera eta olinpiadak egitekoak dira. Horren ondoren, habanerak. Gau ederra antzematen da San Juan aldean.