Palestinako "genozidioa" salatuko dute Oiartzunen
Abuztuaren 1ean, ostirala, Palestinako “genozidioa” salatzeko elkarretaratzea egingo dute Oiartzungo plazan 19:00etatik aurrera. Israel Gazako eremuan egiten ari den operazio militarra salatzeaz gain, elkartasuna adieraziko diote oiartzuarrek Palestinako herriari, eta horren harira, haurrei eskatu diete hara bidaltzeko marrazkiak egin ditzaten.