Olaketa eta Leandro Soto kaleetako lotura itxiko dute astelehenean
Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, Olaketa eta Leandro Soto kaleak lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea astelehenetik aurrera itxiko dute. Gain Gainean parkearen 2. faseko obrak medio itxi behar dutela adierazi dute. Bi hilabeterako aurreikusi du itxiera Obra eta Bide Publiko arloak.