Kontratu eta erosketa publikoetan klausula sozialak ezarriko ditu Lezoko Udalak aurrerantzean. Hala erabaki zuen aho batez EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin ostegun eguerdian egindako Udalbatzaren osoko bilkuran. EH Bilduk aurkeztutako mozioak, eta orain arte kontratazio eta erosketa publikoak egiteko garain “irizpide ekonomikoak” eta zehazki “eskeintzen zen zerbitzuaren prezioa” izan dela erreferentzia eta hemendik aurrera klausula sozialak txertatu eta ezartzea ezinbestekoa dela biltzen zuen. Klausula sozialak ezartzearekin batera, horien lanketa, garapena eta jarraipena egiteko konpromisoa hartu du udalak.
Gaza jasaten ari den erasoen gaineko mozioa ere landu zuen udalbatzak. EAJ aurkeztutako mozioa, aho batez onartu zuen, gainera. Erasoak eteteko eta zibilen babeserako beharrezko diren neurri eta tresnak jartzeko eskatu du udalak mozioaren bidez. Behin betiko eta aldebiko suetena adosteko eskatu du udalak azkenik, eta Palestina eta Israelen arteko elkarrizketak hasteko nazioartearen babesarekin.
.eus domeinua
Euskararen normalizaziorako dauden baliabide eta tresna guztiak baliatu behar direla, eta .eus horietako bat dela esan zuen EAJk domeinu berriaren harira aurkeztu zuen mozioan: “herri erakundeen egin beharra ere bada .eus domeinua gizarteratzen laguntzea”. Horrenbestez udalaren domeinua .eus bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri egiteko urrats guztiak emateko eskatu zuen EAJk eta halaber, lezoarrak eta bertako enpresak ere anima ditzala bide horretan. Aho batez onartu zuen plenoak proposamena.
LOMCE legeak ere izan zuen tartea. Horren gaineko mozioa EAJren eskutik eztabaidatu zuten osteguneko plenoan eta aho batez onartu zuten udal adierazpena. Euskal hezkuntza sistema osoa defendatzeko konpromisoa hartu du horren arabera Lezoko Udalak, eta LOMCEk euskal hezkuntza sisteman izan dezaken eragin negatiboa minimizatzeko eskatuko diola Eusko Jaurlaritzari adostu du. Ikasle eta irakasleen segurtasun huridikoa bermatuta LOMCE sahiesteko martxan jartzen dituen ekimenetan Eusko Jaurlaritzarekine lkarlanean ariko dela udala onartu du plenoak, halaber.
Etorkizuna erabakitzeko eskubidea
Juan Carlos Borboikoaren abidikazioaren aurrean bi mozio aurkeztu zituzten EH BIlduk eta EAJk. Berdinak ziren eskaerak eta bakarra bozkatu zuten, EH Bildurena eta aho batez onartu. Lezoko Udalak benetako haustura demokratiko baten aldarrikapena egiten duela onartu dute mozioaren arabera, “Euskal Herritarrok gure herriaren etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatuz. Era berean, herri honek ez dio inolako zilegitasunik onartzen Espainiako Koroaren inongo ordezkariri”. Egungo egoera politikoaren aurrean Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea eskuratzearen alde lan egitera deitu ditu Lezoko Udalak alderdi politiko, sindikatu, eragile eta herritarrak.
Estatu Batuetan zigortutako bost kubatarrei buruzko mozioa aurkeztu zuen azknik EH BIldu koalizioak. EH Bilduren bozkekin egin zuen aurrera eta horren arabera Estatu Batuetako presidenteari bost presoak espetxetik ateratzeko eskatuko dio Lezoko Udalak.
8.mozioa 9.mozioa 10.mozioa 12.mozioa 13.mozioa