Datorren urtean arrantzaldi bikaina izango da, 71 buelta eman baitzituen Intza Emazabalek kutxarekin, aitonaren urte kopuru bera.
Emazabel, gaztelu pareko aldapa igotzeko unean
Ohiturari jarraituz, Kutxaren Entrega ospatu zuten atzo Hondarribian. Intza Emazabel izan da aurten kofradiaren agiriak gordetzen dituen kutxa buru gainean eramateko arduraduna eta ehundaka herritar izan dira bere ibilbidea jarraitzen. Parrokitik bueltan, Hermandadeko arkupearen parean, 71 bira eman zituen kutxa gainean zuela, bere aitonak dituen urte bakoitzeko buelta bat.
Giro paregabea izan zen Santiago egunan Hondarribian, heldu den arrantza kanpaina izango den bezalakoa.