Decathlonen aurrean, jaieguna errespetatzeko eskatuz
Atzo, ostirala, jaieguna izan zen Gipuzkoan. Decathlon Frantziako enpresak bere dendak jaiegunetan irekitzeko erabakia hartu du, eta horren kontrako elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Irungo Txingudi parkean dagoen saltokiaren aurrean.
Argazkia: Angula Berria
Atzo, ostirala, jaieguna izan zen Gipuzkoan. Decathlon Frantziako enpresak bere dendak igande eta jaiegunetan irekitzeko erabakia hartu du, eta horren kontrako elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Irungo Txingudi parkean dagoen saltokiaren aurrean, zabal ez zezatela eskatzeko, jaieguna zelako. Ireki zuten kirol denda, baina elkarretaratzean izan zirenek sartzera joan zirenei informazioa eman ondoren, asko ez ziren dendara sartu.