Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak irabazi zuen emakumeen kategorian Huescako 2 Kv Collarada mendi lasterketa aurreko asteburuan, bi ordu, 43 minutu eta 54 segundoko denbora eginaz 17 kilometroak osatzeko.
Zubizarreta, Collaradako gainean
Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak irabazi zuen emakumeen kategorian Huescako 2 Kv Collarada mendi lasterketa aurreko asteburuan, bi ordu, 43 minutu eta 54 segundoko denbora eginaz 17 kilometroak osatzeko. Villanua herritik hasten zen proba, eta Collarada gaina igo eta jaitsi behar zuten lasterkariek; 2.886 metroko altuera du Collaradak, eta desnibel metatua 2.016 metrokoa zen.
Emakumeetan, bigarrena Monica Saez izan zen (2:45:43) eta hirugarrena Sonia Regueiro (2:48:06). Gizonetan garailea David Prades izan zen.