Doctor Deseo taldeak abuztuaren 30ean joko du Ficoban
Irungo Udaleko Kultur arloko Belen Sierra delegatuak jakitera eman duenez, Doctor Deseo talde bizkaitarrak abuztuaren 30ean joko du Ficoba erakustazokan. Sanmartzialetarako aurreikusitako kontzertua zen Doctor Deseorena, baina enbata medio, bertan behera utzi behar izan zuten emanaldia. Hori dela eta, abuztuaren 30eko kontzertua sanmartzialetan hitzartutako formatu berean emango da: sarrera debalde eta Zordak taldearen saioa aurretik ikusi ahal izango da. 22:00etan hasiko da kontzertua.