Velascoko etxeak eraisteko lanak hasiko dituzte San Pedron
Redenor enpresak egingo ditu eraiste lanak, 105.028 euroren truke
Datorren astean abiatuko dira San Pedron Velascoko etxeak eraisteko lanak. Lehenik eta behin ingurua hesitu eta prestatuko dute ondoren pabilioiak eta etxeak bota ahal izateko. Udalak zehaztu duenez, Nabarra Bou plazan hasi eta Portuko etxeetara bidean egingo dituzte lanak, eta hilabete eta erdian bukatuko dituztela aurreikusi dute.

Lanek irauten duten bitartean espaloia itxita izango da tarte horretan, segurtasuna bermatze aldera, eta beharrezkoa den unetan errepidea itxi eta trafikoa errepidearen zati horretan txandakakoa izango dela ohartarazi dute.
Udalak aldez aurretik eskatu du barkamena lanek sortuko duten eragozpenengatik, baina nabarmendu dute, Velascok egun duen egoera oso arriskutsua dela eta herriko puntu beltz hori lehenbailehen eraitsi behar dela.