Leire Zubitur, Muñagorriren ordezkoa Txinzerren
Leire Zubitur izango da irailetik aurrera Txingudiko Zerbitzuak erakundeko kudeatzailea, Miguel Angel Muñagorriren ordez. Bide Ingeniaria da eta azpiegitura obra handien zuzendaritzan aritu da lanean orain arte.
Leire Zubitur izango da irailetik aurrera Txingudiko Zerbitzuak erakundeko kudeatzailea, Miguel Angel Muñagorriren ordez. Kargua utziko zuela iragarri zuen Muñagorrik udaberian eta hura ordezkatzeko prozesua abiatu zuen Txinzerrek. Prozesu horren ondorioz hautatu dute Zubitur.
Bide Ingeniaria da eta Masterra du Enpresa Kudeaketan, Unibertsitate Hedakuntza Ingurumen Zientzietan, eta azpiegitura obra handien zuzendaritzan aritu da lanean orain arte. Hernanikoa da eta Irunen bizi da.
Txinzerrek jakinarazi duenez, irailetik urte bukaera arte elkarrekin ariko dira Muñagorri eta Zubitur, “sozietatea eta haren jarduera arloak ezagutzen dituen bitartean”.