Iker Sarriegi eta beste bederatzi lagun Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte
Iker Sarriegi Oiartzunen biz den abokatua eta beste bederatzi lagun Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deituak izan direla jakinarazi du Oiartzungo Sortuk, “euskal presoen eskubideen defentsan lan egiten duten abokatuen aurkako operazioko prozedura judizialaren jarraipen gisa”. Sortuko herri kontseiluaren arabera “konponbidearen kontrako erasoen” barruan dago abokatuen kontrako operazioa, eta horrelakoei kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei.