Gaur hasiko dira Donibanen Santio Jaiak
Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen.
- 17:30: Joko-poteoa Meipitik txosnetara, mozorroturik.
- 19:00: Buruhandiak Meipitik plazara txistulariek lagunduta.
- 20:00: Jaien hasierako txupinazoa eta ikurrinaren igoera Donibaneko eskubaloi taldearen eskutik.
- Jarraian Flashmob-aren dantza eta gozoki-jaurtiketa.
- Jarraian Dantzaldia Bide Batez taldearekin.
- 21:45: Dantzaldiaren atsedenaldia.
- 22:30-01:30: Dantzaldia berriro Santiago plazan Bide Batez taldearekin. Bihar:
- 07:30: Diana txistulariekin herrian zehar.
- 08:00: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
- 10:00: Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. Aurten José Antonio Karrikiri eta Jesús Jiménez omenduko dira.
- 10:30: XXVIII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez.
- Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izen emateko epea 10:15ak arte izango da.
- 12:00: Toka txapelketa plazan.
- 12:30: Kantujira Meipitik hasita herrian zehar.
- 17:30: Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
- 18:30: XXV. Gazteen dantza sueltoko txapelketa, Itsas mendi txistulari taldeak antolatuta.
- 20:00: Herri kirol jaialdia plazan, Agustin Landarbide, Felipe Zubizarreta eta Fausto Mugerzarekin.
- 20:30: Kontzertu akustikoa Bonantzako arkuan.
- 23:30: NSF eta Street Bastards taldeen kontzertua Gazteluko txosnan.
- 00:00 DJ-a txosnetan.