Gaur altxatuko dute Lertxuna Iturriotzen, jaiak hasteko
19:00etan dute hitzordua iturrioztarrek. Ordu horretan altxatuko dute jaiei hasiera emateko Lertxuna. Horrela, Oarso Bidasoan bizi den jai giroarekin bat egingo dute Oiartzungo auzokoek, Errenteria-Oreretan, Pasai Donibanen eta Irungo Santiago auzoan ere jaiak direlako. Badago non gozatu, beraz. Iturriotzen ere.