Gaozen parkera izeneko jarduera, gaztelekuaren azken jarduera
Uda sasoia dela eta, Martindozenea Gaztelekuak atseden hartu eta ateak itxiko ditu irailera bitartean. Ikasturteari bukaera emateko asmoz, Pick a bear taldearen kontzertua antolatu du Baron de Oña parkean, gaztelekuaren ondoan, Goazen parkera izeneko jardueran. Emanaldia 20:00etan hasiko da, debalde izango da eta eguraldiak lagunduko duela aurreikusi dute parkean bertan aurrera eramango dutelako saioa.
Datozen hilabeteetan ildo bereko zenbait emanaldi gehiago antolatuko direla Gazteartean programaren baitan jakitera eman du Gazteria arloak.