EH Bilduren arabera EAJk "langile batzuk atzeko atetik kontratatzea" proposatu du
Kale garbiketaren zerbitzua beregain hartuko du Pasaiako Udalak eta zerbitzua azken zortzi urtetan egin duten FCCko langileak ez kontratatzea "erabaki politikoa" dela adierazi du EAJk.
EH Bilduk Pasaiako EAJk udalak kale garbiketaren zerbitzua bere gain hartu behar duela eta egindako adierazpenak erantzun ditu, jeltzaleen hainbat baieztapen argitu nahi dituztela argudiatuta.
Kale garbiketaren zerbitzua beregain hartuko du Pasaiako Udalak eta zerbitzua azken zortzi urtetan egin duten FCCko langileak ez kontratatzea “erabaki politikoa” dela adierazi du EAJk.
EH Bilduk Pasaiako EAJk udalak kale garbiketaren zerbitzua bere gain hartu behar duela eta egindako adierazpenak erantzun ditu, jeltzaleen hainbat baieztapen argitu nahi dituztela argudiatuta. Bilduk nabarmendu nahi izan duenez, FCCren zerbitzua “garesti” ordaindu dute pasaitarrek. “Udalak urtero zerbitzuak kostatzen duena baino ia 300.000€ gehiago ordaindu dion Koplowitz anderearen enpresari”, EH Bilduren arabera.
Horrez gain, Udalak zerbitzurako kontratatu behar dituen 15 langileak hautatzeko lan poltsa zabaltzerakoan FCCko langileen lan esperientzia eta merituak kontuan hartuko dituela gogorarazi dio EH Bilduk EAJri, baina lan publikoa guztiontzat aukera berdintasunean eman behar dela defendatuz. “Zer ari da proposatzen Nahikari Otermin: Langile batzuk atzeko atetik udalera sartu behar direla? Horri ez zaio esaten gauzak ongi kudeatzea. Horrek beste izen bat du”, kritikatu du koalizio abertzaleak.
Azkenik, EH Bilduk langileen eskubideak bermatu daitezen borrokan jarraituko duela nabarmendu dute.