'Artea eta natura' izeneko erakusketa ikus daiteke Ekoetxean
Plaiaundiko Ekoetxeak Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Eskolako ikasleen margolanak Artea eta natura izeneko erakusketan bildu eta erakusgai jarri ditu irailaren erdialdera bitartean. Denera, 6 eta 85 urte arteko 106 ikasle dira eta sortutako artelan guztiek naturarekin zerikusia dute.

Horrez gain, eskolako umeek eta gaztetxoek margolanez osatutako elkartasun egutegi bat eratu dute Umeek umeentzat izenburupean. Santo Domingoko Niños de mi barrio ikastetxeko haurrak izango dira egutegiaren hartzaileak. Artelan horiek Ekoetxean ere ikus daitezke.
Ildo horretan, iragan urteko iniziatibari jarraipena emango diote udal akademiako ikasleek eta zenbait obra salgai jarriko dituzte. Horiekin bildutako dirua Irungo Caritasera bideratuko da.