Banakako bi domina eta taldekako beste bi eskuratu zituzten Bidasoa XXI igeriketa taldeko kirolariek Bartzelonan izandako Espainiako Txapelketan. Horrez gain, Irati Mendia Bidasoa klubeko igerilariak podiumeko lehen postua eskuratzea lortu zuen Getaria-Zarautz lehiaketan.
Markel Alberdi podiumean. Irudia: Bidasoa XXI
Banakako bi domina eta taldekako beste bi medaila eskuratu zituzten Bidasoa XXI igeriketa taldeko kirolariek Bartzelonan egindako Espainiako Txapelketan. Hala, Markel Alberdik banakako brontzezko bi domina lortu zituen, 50 eta 100 metro librean. Bi kasutan, 23 eta 50 segundoko markak hobetu zituen, hurrenez hurren.
Erreleboen lehian eskuratu zituzten Irungo klubeko igerilariek beste bi dominak. Markel Alberdi, Yerai Lebon, Juan Tolosa, Ion Mugika eta Oskitz Aguilar igerilariek osatutako taldeak 4×100 eta 4×200 metro librean lehiatu eta zilarra lortu zuten bi probatan Bidasoa XXIekoek. Gainera, errelebo luzeko Euskadiko markarik onena hobetu zuten igerilariek.
Irati Mendiak lehen postua bete zuen. Irudia: Bidasoa XXI
Mendia, txapeldun
Espainiako Txapelketan 800 metro luzeko proban lehiatu zen Irati Mendia bidasoarra eta 14. postua eskuratu zuen. Hala ere, zuzenean abiatu zen Getaria-Zarautz txapelketa ezagunera eta bertan lehen postua lortu zuen Bidasoa XXI taldeko kirolariak. Mendiak bertan Ainhoa Oñatibiak egindako markarik onena haustea lortu zuen.