Trafiko aldaketak izango dira Santiago auzoko jaiak medio
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zenbait aldaketa izango dira trafikoan Santiago auzoko jaiak direla eta. Zentzu horretan, bihartik igandera bitartean, Santiago kaleko bukaera, auzo elkartearen egoitzaren parean, itxita egongo da aurreikusitako jarduerak garatu ahal izateko. Tadeo Murgia kaletik desbideratuko da trafikoa egun horietan eta beraz, kale horren norabidea ere aldatuko dela jakinarazi dute Udaltzaingotik.
Horrez gain, etzi Santio Egunarekin batera, herri lasterketa aurrera eraman ahal izateko Santiago kalea trafikoari guztiz itxita egongo dela 09:30etik 13:30era jakinarazi dute.