Koka Kola eta Barea euskarazko obra taularatuko dute ostegunean, hilak 24, Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek Hondarribiko Santiago karrikan. 22:30ean hasiko da, doan.
Orotara, San Pedro kalearen bilakaera erakusten duten 380 irudi zahar ikus daitezke Itsas Etxean nahiz San Pedro kaleko zuhaitzen ondoan.
Palestinarekin elkartasuna adierazteko ostiralean San Pedro kalean egingo duten elkarretaratze isilarekin bat egin du Hondarribiko EH Bilduk. 13:00etatik 13:30era egingo dute, Azeri elkartearen parean. EH Bilduk dei egin die herritarrei ekitaldira batzeko, "palestinar herria jasatzen ari den sarraskia salatzeko".
Gaztefolk Bidasoaldeko XVIII. Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdia aurkeztu dute gaur goizean Eraiki Dantza Taldeko Oscar Lucas presidenteak, Amaia Ausan eta Koldo Ribera kideek, eta Fernando San Martin Gazteria delegatuak. Aurten, bidean izandako zailtasunen gainetik hiru talde gonbidatu ditu Eraikik, eta Irun eta Hondarribiaz gain, Zumaian, Donostian eta Beran eskainiko dituzte emanaldiak, bihartik hilaren 29ra bitartean.
Ehundaka hondarribiar elkartu ziren atzo Madalen karrikan, auzoko festak ospatzeko.