Koadrila Eguna da gaur eta beraienak izango dira madalenak 24 orduz. Bazkarian elkartuko diren 1.300 lagunentzat mahaiak eta aulkiak prest dira dagoeneko, eta erruz freskatu beharko dute koadrilek eguzkiak ez du eta aurten kale egin nahi izan. Postre lehiaketarako lanean hasiak dira ere parte hartzaileak. Torrijak, torrijonak, kanutilloak, fruta mezedonia, gazta freskoa eta gerezi zatiz betetako abrikotak txupitoa eta guzti… Ez dute lan makala izango epaimahaikideek onena aukeratzeko, bazkaria 14.00etan hastea aurreikusia dago eta hura amaituta aukeratuko dute postrerik onena. Bazkarirako paella erraldoiak ere prestatzen ari dira dagoeneko.
Ondoren DJ Bullek lagunduta poteoa hasiko dute. 18:30etan, berriz, Xanti eta Maddalenekin dute hitzordua alhondiga parean eta bertatik elkarrekin egingo dute igoera 1300 lagunek erraldoiekin. Txosna gunan amaituko dute poteoa 22:00etan eta DJ Bullen lekukoa Traketsek hartuko du orduan.
Madalenetako
argazkiak hemen ikusi daitezke.