Hondakin bilketan aldaketak Oiartzungo xanistebanetan
Oiartzungo festak bitartean hondakinak jasotzeko ordutegian aldaketak izango direla adierazi du Oiartzungo Udalak. Hondakinak goizez jasoko dira, beraz, horiek uzteko ordutegia ere aldatu egingo da: 08:00etatik 09:00etara atera behar dira hondakinak.
Aldaketa horrek ondoko kale eta plazetan izango du eragina: Donibane; Aialde; Putxutxoerreka; Mendiburu; Kontzejupe; Kontzejuerreka; Rafael Pikabea (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak); Doneztebe; Landetxe; Euskal Herria eta Kaskazuri.
Herriko beste guneetan ohikoa izango da ordutegia.
Altzarien bilketa
Altzarien bilketan ere eragina izango dute festek. Abuztuaren 7an tokatzen zen altzariak uztea, baina hori astebetez atzeratuko dela iragarri du udalak, hilaren 14ra. Altzariak atera nahi dituenak aldez aurretik Atez Ateko Informazio Bulegora deitu behar du: 900 49 11 11.