Ehundaka hondarribiar elkartu ziren atzo Madalen karrikan, auzoko festak ospatzeko.
Ehundaka hondarribiar elkartu ziren atzo Madalen karrikan, auzoko festak ospatzeko. Eguzkiaren lehen izpiekin Urantzuko dultzaineroek diana jo zutenetik, gauerdiko txafeluak entzun ziren arte, ez zen festa gelditu Portuan.
Goizean azken urtean hildako auzotarren aldeko mezarako bete zen Portuko eliza eta arratsaldean, leporaino jarri zen Santiago kalea, jolasetarako lehenik, eta musika eta suzko ikuskizunetarako gero. Beti bezala, haurrek gozatu zuten gehiena, Madalenako gazteek prestaturiko jokoekin.
Betiko jokoekin gozatu zuten haurrek arratsaldean Madalen karrikan