EAJk dio FCCko langileak ez kontratatzea erabaki politikoa dela
Jeltzaleen arabera, “udalak FCCko langileen lanpostuen kontura sortuko ditu 15 postu berriak” .
Kritiko agertu da EAJ Pasaiako udal kale garbiketaren zerbitzua publiko bihurtzeko hartu duen erabakiarekin. Taldearen bozeramaile Nahikari Oterminek nabarmendu duenez, udalak legez langileak ez baditu zertan kontratatu behar ere, “langile horiek ez kontratatzea erabaki politiko hutsa” da. Zentzu horretan “zinismoa” egotzi dio Bilduri, eta “gaizki egindakoen erantzukizuna” besteengan uztea leporatu diote, FFCko langileek euren lanpostuak galtzen badute gobernuaren erabakiaren ondorio izango dela nabarmenduz.