Palestinaren alde, isilik
Palestinaren aldeko elkarretaratze isilak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean Hondarribiko San Pedro kalean, Ez da gerra, hilketa baizik goiburupean. Herritar batek egin du deialdia Facebook bidez eta dagoeneko ari da jendea batzen. Ostiralean 13:00etan egingo dute eta larunbatean 13:30ean.