Jai egunak direla eta, aldaketak hondakinak biltzeko zerbitzuan
Santiago egunean (ostiralean) eta San Inazio egunean (hilak 31) hondakinak bilduko ez dituztenez, hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan. Hona udalak iragarritako aldaketak, barrutiz barruti:
Santiago egunean (ostiralean) eta San Inazio egunean (hilak 31) hondakinak bilduko ez dituztenez, hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan. Hona udalak iragarritako aldaketak, barrutiz barruti:
Antxo:
– Ostiralean (uztailak 25) Hamarretxeta eta Zumalakarregiko Garbitxokoak itxita egongo dira. Ostiraleko frakzioa (ontzi arinak) ostegunean (uztailak 24) jaitsi behar da.– Ostegunean (uztailak 31) Hamarretxeta eta Zumalakarregiko Garbitxokoak itxita egongo dira. Osteguneko frakzioak bezperan eta hurrengo jaitsi behar dira. Organikoa asteazkenean eta errefusa ostiralean.
– Esekitokien kasuan, kalean edo Gure Zumardiko lokalean, bilketa ohi bezala egingo da.
– Uztailak 24 eta 30ean ez da altzari zaharrik jaitsiko, ez baita bilketarik izango.
Donibane:– Uztailak 25etik 30era Errekan esekitokia duten bizilagunek Bonantzan dagoen lokalera jaitsi beharko dituzte hondakinak.
– Uztailak 25etik 30era merkatari, ostalari, txosna eta Jai Batzordeari bilketa bereziak eskainiko zaizkie.
– Uztailak 30ean ez da altzari zaharrik jaitsiko, ez baita bilketarik izango.
– Gainontzeko esekitoki eta lokalen kasuan, bilketa ohi bezala egingo da. |
|